XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Danborra jo eta jo, herriko etxeetaraino joan zen korrika.

Jendea kanpora irten zen zer gertatzen zen jakitera.

Otsoak ihesi joanak ziren ordurako.

Danbor hots hark negua moztu egiten zuen.

- Esnatu denok! - oihukatzen zuen ehiztariak etxeetako ateak joz -.

Mirariaren izarra agertu da zeruan!

Denek entzun zuten inoiz izar hari buruz zerbait, baina gau hartan ez zuen ehiztariak beste inork ezagutu.

Gaueko hotzaren beldur, etxe barruan egon ohi ziren nekazari haiek, eta ez zituzten gaueko izarrak ezagutzen.